lunes, 23 de mayo de 2016

Haur basatiak

Kaixo denoi!
Atzo telebistan dokumental bat ikusi nuen non haur basatiei buruz hitz egiten zen. Zer dira haur basatiak? Familiarik gabe, natura ingurumean bakarrik edo animaliekin hazi edo hezitu diren haurrak. Kasu askotan urte asko eta gero topatu egin dira, eta laguntzen saiatu dira baina ez dute laguntza hori izan nagi. Hauk dira kasu aipagarrienak:

Oxana malaya, txakur neska ezizenarekin ezagutua. Ukrania.

Sei urtetan zehar txakurrekin bizi izan zen. Sei urte hauetan zehar ez zuen inolako harremanik izan inorrekin, soilik txakurrekin. Topatu zutenean zaunka egiten zuen eta txakurren mugimenduak bereganatu zituen. Nahiz eta, denboraren poderioz ibiltzeko eta hitz egiteko gaitasuna garatu, bere atzerapen mentala argia da.













sábado, 14 de mayo de 2016

Nerabeek eta drogak

Gabon!
Nerabezarotaz hitz egiten dugun askotan sarria da drogen kontsumotzo gaia ateratzea. Hainbat ikerketa irakurri ditut interneten, baina ikerketan batean oinarrituko naiz. Ikerketa honen bidez Espainako nerabeen drogen kontsumoaren zergatia aztertzen du. Hauek dira arrisku faktoreeak nerabeak drogen munduan sartzeko:


  • Famila egitura: Guraso baten falta edo familia banatzea.
  • Familiaren diziplina: Kontrola drogaren kontsumoarekin lotu da.
  • Familia drogenganako joera izatea: Adibidez Aitak alkoholikoa izatea. 
  • Afektibitate: ikerketa gehienak ez dute guraso-seme-alaben arteko harrema onik izaten.



Jarraituz, bideo honen bidez, drogen ondorioak nerabezaroan azertzen dira




Hau da oinarritutako Artikulua.

Itxaso.



9 hilabete samantakin

Kaixo,
Duela bi aste programa berri bat aurkeztu zen telebistan, programa honetan 9 hilbaten bitartez haurdunaldi prozesu jarraitzen da. Bigarren kapitulu honetan Samantak (haurdun dagoen amak) haurdunaldi motaz hitz egiten du; naturala, delfinekin edo lotoa, kasu honetan bere etxean jaiotzen da jaioberria eta ateratako plazentaren zati batekin, batido bat egiten dute, haien iritziz gorputz barrualdean dana bere tokira bueltatzeko. Beste plazentaren zatiarekin, prozesu bat egiten da eskerrak ematen den bitartean gatzez estaltzen da.

Bestalde, holandako familia "poramorosa" baten kasu ikusten da, hau da, familia lau pertsona osatzen dute eta haien artean harremanak sexualak eduki dezakete eta guztion artean  alabari heziketa ematen diote.

Arreta gehien deitu didana beste gauza izan da, Samantaren mutilak (haurtxoaren aitak) haurdunaldi bateko esperientziaren antzeko esperientzia jasotzen du makina baten bidez.  Momentu hau bideoarn 40 minutuan ikus dezakezue. Esperientzia honen bitartez bikoteak ondorio positiboa atera dute; aitak badaki nolako jokabidea izan behar duen jaiotzaren egunean.


Linka:  http://www.cuatro.com/9mesesconsamanta/alacarta/

benetan gomendatzen dizuet!




miércoles, 4 de mayo de 2016

Bullyina nerabezroan

Eguerdi on,

Nahiz eta bullina edoizein adinetan jasan daiteke, ohikoena nerabezaroan da; ikerketen arabera hiru nerabetatik nerabe batek jasan edo beste bati jasatzea eragiten dio. Bullina hainbat modukoa izan daiteke: berbala, eraso psikologikoa, kale fisikoa eta bakarze soziala.

Baina zergatik nerabezaroan?
Ikerketen arabera, nerabeek bullina jasotzeko probabilitate handien kausa hainbat ezaugarrien ondorioz da. Ezaugarri nabarmenak hauek dira: nota onak edo aktibitate batean nabamentzen diren nerabeeak, lagunak edo harremanak sortzeko zailtasunak dituzten pertsonak edo lotsatiak direnak.

Bestalde, bullinaren ondorioak oso larriak izan daitezke, nerabeeak umiliatuta, segurtasun ezakin, baztertuta eta eta babez gabe.









lunes, 2 de mayo de 2016

Sexualitatea nerabezaroan

Gabon lagunok,

Dakizuen moduan nerabezaroa aldaketen aroa nagusia da; bai fisikoak, bai psikologikoak. Nerabeek hainbat aldaketa jasotzen dituzte haien gorputzetan, gainera, emakumeen kasuan lehenengo hilerokoak sortzen dira. Bestalde, nerabeetan interes psikosexualak agertzen dira:
  • Besteen fisikoeen interesa
  • Bere itxura zaintzeko interesa
  • Impultsibitate sexualaren agerpena
  • Plazer bilaketei buruzko jarrerak
Nerabeek daukaten zalantza handi bat hau da: Noiz izan behar ditut nire lehenengo harreman sexuala? Ikerketa askok irakurri ondoren, erantzun honi heldu naiz:

Lehengoz, nerabeek bere burua ikertu behar tu eta bere jarrera sexuarengan ulertu. Bestalde, bere jarrera arduratsua izan behar da, alde batetik, segurtasun protekzioaz erabiliz, haurdun edo gaixotasunak ekiditzeko. Bestalde, sexua dakarren erantzun emozionalei eta konplexuei aurre egiteko.

Bigarrenik, beste pertsona (harrema izango den pertsonakin) errespetuzko harremana sortu behar da, eta aztertu behar da konfiantzazko pertsona izan behar dela. Argi geratu behar da, sexua bi aldeetako gauza bat dela, ez besteen beharrak asetzeko.

Azkenik, nerabeek gauza pribatu eta perstsonala dela onartu behar du.