domingo, 27 de marzo de 2016

Borrokaren eragina haurtzaroan

Egun on, uste dut garrantzitsua dela gaur egun pil-pilean dagoen gai bati buruz hitz egitea; errefuxiatuak. Batez ere,  gaurko sarreran egoerak ze eragin psikologiko dakarren aztertuko da.

Gogoratu behar da, haurrak torturak, bortzaketak, bahiketak edo masakreak ikusi edo bizi dituztela. Bere etxea, eskola eta bizi-gunea hondatu dietela. Armak, heriotzak eta bonbak ikusi, entzun eta pairatu behar izan dituztela. Azkenik, kontuan izan behar da askok zauri edo ezintasunak dituztela honen ondorioz. Laburbilduz, ez dutela haurtzaro "erraza" eduki.

Jornadian egin den ikerketaren aburuz haurrek ira, beldurra, aktibitateen interesa falta eta oinarrizko funtzionamendurekiko arazoak zituzten. 8000 pertsonetako laginetatik, 15,1% beldurra, 28,4% haserrea, 26,3% desesperazioa sentitzen zuten eta 18% beldurrak, fatiga eta haserreak oinarrizko aktibitateak egiteko ezintasuna areagotzen zion.

Psikologoek haurrei leku "seguru" bat marrazteko eskatzen zien, askok ez ziren gai marrazteko, oroitzapen guztietan bonba eta indarkeria zegoelako eta besteak tanteak eta armak marrazten zituzten.
Bestalde, umeak frustazioa eta antsietatea aurkezten zuten, batez ere, sozietateak marginatu dietelako sentitzen zutelako. Gainera, bere sentimenduak ezkutatzen ikasi dute bere gurasoei estresa gehiago ekiditzeko.



Hainbat psikologoen aburuz, borroka honek trauma eta emozioak azaleratzeko arazoak ( beldura, tristura, lotsa, errua..) sorrerak izango dira, eta bere garapen prozesua eragin zuzena izando du. Horren ondorioz, segurtasun eta oinarrizko erlazio beharrezkoak dira.




Artikulua


Itxaso Garcia.

No hay comentarios:

Publicar un comentario