lunes, 23 de mayo de 2016

Haur basatiak

Kaixo denoi!
Atzo telebistan dokumental bat ikusi nuen non haur basatiei buruz hitz egiten zen. Zer dira haur basatiak? Familiarik gabe, natura ingurumean bakarrik edo animaliekin hazi edo hezitu diren haurrak. Kasu askotan urte asko eta gero topatu egin dira, eta laguntzen saiatu dira baina ez dute laguntza hori izan nagi. Hauk dira kasu aipagarrienak:

Oxana malaya, txakur neska ezizenarekin ezagutua. Ukrania.

Sei urtetan zehar txakurrekin bizi izan zen. Sei urte hauetan zehar ez zuen inolako harremanik izan inorrekin, soilik txakurrekin. Topatu zutenean zaunka egiten zuen eta txakurren mugimenduak bereganatu zituen. Nahiz eta, denboraren poderioz ibiltzeko eta hitz egiteko gaitasuna garatu, bere atzerapen mentala argia da.













sábado, 14 de mayo de 2016

Nerabeek eta drogak

Gabon!
Nerabezarotaz hitz egiten dugun askotan sarria da drogen kontsumotzo gaia ateratzea. Hainbat ikerketa irakurri ditut interneten, baina ikerketan batean oinarrituko naiz. Ikerketa honen bidez Espainako nerabeen drogen kontsumoaren zergatia aztertzen du. Hauek dira arrisku faktoreeak nerabeak drogen munduan sartzeko:


  • Famila egitura: Guraso baten falta edo familia banatzea.
  • Familiaren diziplina: Kontrola drogaren kontsumoarekin lotu da.
  • Familia drogenganako joera izatea: Adibidez Aitak alkoholikoa izatea. 
  • Afektibitate: ikerketa gehienak ez dute guraso-seme-alaben arteko harrema onik izaten.



Jarraituz, bideo honen bidez, drogen ondorioak nerabezaroan azertzen dira




Hau da oinarritutako Artikulua.

Itxaso.



9 hilabete samantakin

Kaixo,
Duela bi aste programa berri bat aurkeztu zen telebistan, programa honetan 9 hilbaten bitartez haurdunaldi prozesu jarraitzen da. Bigarren kapitulu honetan Samantak (haurdun dagoen amak) haurdunaldi motaz hitz egiten du; naturala, delfinekin edo lotoa, kasu honetan bere etxean jaiotzen da jaioberria eta ateratako plazentaren zati batekin, batido bat egiten dute, haien iritziz gorputz barrualdean dana bere tokira bueltatzeko. Beste plazentaren zatiarekin, prozesu bat egiten da eskerrak ematen den bitartean gatzez estaltzen da.

Bestalde, holandako familia "poramorosa" baten kasu ikusten da, hau da, familia lau pertsona osatzen dute eta haien artean harremanak sexualak eduki dezakete eta guztion artean  alabari heziketa ematen diote.

Arreta gehien deitu didana beste gauza izan da, Samantaren mutilak (haurtxoaren aitak) haurdunaldi bateko esperientziaren antzeko esperientzia jasotzen du makina baten bidez.  Momentu hau bideoarn 40 minutuan ikus dezakezue. Esperientzia honen bitartez bikoteak ondorio positiboa atera dute; aitak badaki nolako jokabidea izan behar duen jaiotzaren egunean.


Linka:  http://www.cuatro.com/9mesesconsamanta/alacarta/

benetan gomendatzen dizuet!




miércoles, 4 de mayo de 2016

Bullyina nerabezroan

Eguerdi on,

Nahiz eta bullina edoizein adinetan jasan daiteke, ohikoena nerabezaroan da; ikerketen arabera hiru nerabetatik nerabe batek jasan edo beste bati jasatzea eragiten dio. Bullina hainbat modukoa izan daiteke: berbala, eraso psikologikoa, kale fisikoa eta bakarze soziala.

Baina zergatik nerabezaroan?
Ikerketen arabera, nerabeek bullina jasotzeko probabilitate handien kausa hainbat ezaugarrien ondorioz da. Ezaugarri nabarmenak hauek dira: nota onak edo aktibitate batean nabamentzen diren nerabeeak, lagunak edo harremanak sortzeko zailtasunak dituzten pertsonak edo lotsatiak direnak.

Bestalde, bullinaren ondorioak oso larriak izan daitezke, nerabeeak umiliatuta, segurtasun ezakin, baztertuta eta eta babez gabe.









lunes, 2 de mayo de 2016

Sexualitatea nerabezaroan

Gabon lagunok,

Dakizuen moduan nerabezaroa aldaketen aroa nagusia da; bai fisikoak, bai psikologikoak. Nerabeek hainbat aldaketa jasotzen dituzte haien gorputzetan, gainera, emakumeen kasuan lehenengo hilerokoak sortzen dira. Bestalde, nerabeetan interes psikosexualak agertzen dira:
  • Besteen fisikoeen interesa
  • Bere itxura zaintzeko interesa
  • Impultsibitate sexualaren agerpena
  • Plazer bilaketei buruzko jarrerak
Nerabeek daukaten zalantza handi bat hau da: Noiz izan behar ditut nire lehenengo harreman sexuala? Ikerketa askok irakurri ondoren, erantzun honi heldu naiz:

Lehengoz, nerabeek bere burua ikertu behar tu eta bere jarrera sexuarengan ulertu. Bestalde, bere jarrera arduratsua izan behar da, alde batetik, segurtasun protekzioaz erabiliz, haurdun edo gaixotasunak ekiditzeko. Bestalde, sexua dakarren erantzun emozionalei eta konplexuei aurre egiteko.

Bigarrenik, beste pertsona (harrema izango den pertsonakin) errespetuzko harremana sortu behar da, eta aztertu behar da konfiantzazko pertsona izan behar dela. Argi geratu behar da, sexua bi aldeetako gauza bat dela, ez besteen beharrak asetzeko.

Azkenik, nerabeek gauza pribatu eta perstsonala dela onartu behar du. 


domingo, 10 de abril de 2016

Kirolaren garrantzia

Egun on, igande ederrakin esnatu gara gaur!
Askok igandea kirola egiteko erabiliko dute, baina haietako askok ez dakite kirolak osasun fisikoaz gain garapen kognitiboan, sozialkuntzan eta emaitz akademikoetan laguntzen duela.
Kirola egitea gure garuneko aktibazioa areagotzen du, odol gehiago garraiaten du eta hormona kopuruaren aldakuntza eragina du honen ondorioz, eskolan ezaugarri eta kalifikazioa hobeagoak izateko joerak daukate, garunaren funtzionamendu hobeagoagaitik. Arlo kogitiboei dagokioenez, kontzentrazio maila handiagoa, autoestima aldakuntza hobeagoa eta hezkuntza garapena sustatzen duen jarrera. Orduan, ezaugarri fisiologikoak eta kognitiboak lotuta daude. Hainbat profesionalen ustez, arratsalde osoa ikasten egotea ez da gomendagarria, hobeagoa da kirol pixkat egitera ateratzea.

Ondorioz, guztiz gomendagarria da haur-nerabe adinetan kirola egitea garapena on bat sustatzeko.





Artikulua



jueves, 31 de marzo de 2016

haurrak mobilaren bidez lasaitzeko arriskua

Kaixo denoi!
Atzo "El correo" egunkarian artikulu interesgarri bat irakurri nuen. Gaur egun ohikoa da leku publikoetan haurrak negar egiten hasten den momentuan edozer erabiltzea negarrekin amaitzeko (besteen arreta ez deitzeko), eta egun oihokena mobila edo tableta erabiltzea omen da, baina honek eragin negatiboa dauka C.S. Mott ospital eta Michinganeko unibertsitatea egindako ikerketaren arabera.

Jenny Radesky doktorea azaltzen duen moduan jarrera honek ez du haurraren arazoa konpontzen, baizik eta, arreta beste objetu batera zuzentzen da. Umeak jarrera honen bidez arazoei aurre egiteko joera galtzen du, eta momentuko plazerrari garrantzia emoten dio.




Ondorioz, familiak joera honen bidez arazoei konponbide emoteko joera galtzen dute, eta gero eta zailagoa da konponbideak bilatzea.




Itxaso

martes, 29 de marzo de 2016

Komunikatzeko gaitasun eza haurtzaroan


Komunikatzeko gaitasuna jaiotzatik era natural baten garatzen da, haurrak entzuteko, ulertzeko, ikusteko eta gogoratzeko gai izan behar da. Baina 20 haurretatik 1 garatzeko zailtasunak izaten ditu.
Garapena ez dago normalean adimenarekin lotuta.

Sintomak hauek dira: besteek diotena ulertzeko zailtasunak, argibideak jarraitzeko arazoak eta haien pentsamenduak antolatzeko ezintasuna. Bestalde, pentsatzen edo esan nahi dutena esateko zailtasunak dituzte.

Sospetxa izanda haurrari azterketak egin daitezke, logopeda eta terapeuta baten laguntzaz. Azken bi hauek, tratamendua ezarriko die haurrari. Gainera, psikologo baten prozesua gomendatzen da.

Gurasoek honelako sintomak ikusi behar dituzte profesional batengana jotzeko:


  • 15 hilabetekin seinalatutako objetu edo pertsona begiratzen ez badu.
  • 18 hilabetekin ez badu argibide sinpleak jarraitzen ("jaka jarri")
  • 24 hilabetekin ez da gai gorputzeko zati bat aurkitzeko norbaitek aipatzean.
  • 36 hilabetekin hitzak ez baditu ulertzen edo bi pausoko argibideak.

Komunikatzeko garapena interakzio sozialak eta independiente jokatzeko arazoak sortzen ditu. Antsietatea, depresioa eta beste arazoak garapena moteldu eta denbora areagotu dezake.


berri harrigarriya

Kaixo denoi!
Atzo berrien informazio sare baten berri harrigarri eta polit bat irakurri nuen. Berri hala esaten zuen: Erditzean bizitza galdu zuen emakumeak eta  bere alaba bular gainean ipintzean birbizitzen zen.

Neska honek, Shelly izenekoa, haurdunaldi ona izan ondoren, erditzeko momentuan odolezko koagulo batek arteriak zupuztu zitzaizkion, ondorioz, medikuek bizitza galduko zuela onartu zuten. Baina mediku batek alaba bere bular gainean jartzeko ideia eduki zuen, eta ideia galanta izan zen!!
Shelly bizi signoak eman zituen eta aste baten ondoren komatik esnatu zen. Bere esanetan, koma zegoenean bere alaba txikiaren negarrak entzuten zituen.






domingo, 27 de marzo de 2016

Borrokaren eragina haurtzaroan

Egun on, uste dut garrantzitsua dela gaur egun pil-pilean dagoen gai bati buruz hitz egitea; errefuxiatuak. Batez ere,  gaurko sarreran egoerak ze eragin psikologiko dakarren aztertuko da.

Gogoratu behar da, haurrak torturak, bortzaketak, bahiketak edo masakreak ikusi edo bizi dituztela. Bere etxea, eskola eta bizi-gunea hondatu dietela. Armak, heriotzak eta bonbak ikusi, entzun eta pairatu behar izan dituztela. Azkenik, kontuan izan behar da askok zauri edo ezintasunak dituztela honen ondorioz. Laburbilduz, ez dutela haurtzaro "erraza" eduki.

Jornadian egin den ikerketaren aburuz haurrek ira, beldurra, aktibitateen interesa falta eta oinarrizko funtzionamendurekiko arazoak zituzten. 8000 pertsonetako laginetatik, 15,1% beldurra, 28,4% haserrea, 26,3% desesperazioa sentitzen zuten eta 18% beldurrak, fatiga eta haserreak oinarrizko aktibitateak egiteko ezintasuna areagotzen zion.

Psikologoek haurrei leku "seguru" bat marrazteko eskatzen zien, askok ez ziren gai marrazteko, oroitzapen guztietan bonba eta indarkeria zegoelako eta besteak tanteak eta armak marrazten zituzten.
Bestalde, umeak frustazioa eta antsietatea aurkezten zuten, batez ere, sozietateak marginatu dietelako sentitzen zutelako. Gainera, bere sentimenduak ezkutatzen ikasi dute bere gurasoei estresa gehiago ekiditzeko.



Hainbat psikologoen aburuz, borroka honek trauma eta emozioak azaleratzeko arazoak ( beldura, tristura, lotsa, errua..) sorrerak izango dira, eta bere garapen prozesua eragin zuzena izando du. Horren ondorioz, segurtasun eta oinarrizko erlazio beharrezkoak dira.




Artikulua


Itxaso Garcia.

miércoles, 16 de marzo de 2016

Erreflexuen ariketak

Eguerdi on!
Jaioberriaren gaitasun motrizea ezagutzeko haibat prozesuen garapena kontuan hartu behar da, mugimenduaren garapen prozesua garatzeko. Puntu biologiko, motorea, kognitibo eta sozio-afektiboa kontuan hartuz, haurrak gorputza ezagutzea eta onartzea, oreka lortzea eta zentzumen pertzepzioa kontraltzea. Garapenaren bitartez, mugimenduak kordinatu dezakeen pertsona garatuko da.

Hiru etapetan banatu dezakegu arlo motorearen garapena:

  • Erreflexuen lehengo mugimenduak: Jaioberriaren lehenengo hilabateak.
  • Mugimenduen fasea: Intentsioz sortutako mugimenduak 2 urte bete arte.
  • Fase motorearen gaitasuna: Oinarrizko mugimenduak (esertzea, giroak, manipulazioak..) 6 edo 7 urte bete arte.
Prozesu hau areagotzeko hainbat prozesu daude, baina ama edo aitarekin egin behar irenak azaldu nahi ditut, hain zuzen uran egin daitekenak. Prozesu hauek 3 etapetan banatzen dira; haurraretzat egokienak diren ariketen arabera. 

Jaiotzatik hiru hilabete bete arte prozesu hauek nabarmentzen dira:


Hiru hilabetetik 6 hilabete arte:

Sei hilabetetik bederatzi hilabete bete arte.


Artikulu honen ondorioz, ikusi da uran egindako ariketak emaitz positibo daukala umearen garapenean.

domingo, 13 de marzo de 2016

Piageten etapak!

Arratsalde on!
Piageten etapak ikasten diren bitartean bideoak ikustea bururatu zait. Interneten bideo hau topatu dut nahiko interesgarria iruditu zaidana. Bideoan deszentralizazioa prozesua ikusi daiteke (Ikuspegi bat bakarrik harteko joera, hots, objetuen edo egoeren alderdi bati erreparatzea. Umearen arrazoibidearen distortzioa). Hain zuzen, likidoaren experimentuarekin nola hasieran biak berdinak direnan defendatsen du eta haur nagusiago batek deszentralizazio prozesua garatuta konturatu daiteke.




domingo, 6 de marzo de 2016

Oinutsik hobeto.

Egun on, azken urtetan jaioberriei pre-zapatillak ipintzeko ohitura hartu da,  eta honen kontrako artikulu interesgarriaz hitz egingo dugu. Artikulu honen aburuz, jaioberriek oinutsik egotean garapen azkarragoa eta hobeagoa lortzen dute. Baina zein da oinen garrantzia? Zergatik? Aztertu dezagun!

Bada ezaguna umeak zapatillak kentzera dituzten ohitura, nahiz eta, gurasoek behin eta berrio jartzeko esfortsua egin. Artikulu honen bidez justifikazio zientifikoak eman nahi dira, jaioberri onutsik lagatzeko.

 Zein da oinen garrantzia? Ikuspuntu neurologikoz begiratuz, umeak 8 eta 9 hilabete izan arte sentsibilitatea handiagoa da oinetan eskuena baino. Horren ondorioz, oinek funtseskoak dira: kanpoko informazioa ematen dute, bere eskuekin manipulatzen dituzte eta askotan ahoan sartzen dituzte, non sentsibilitate nerbioak nabariagoak dira. Hilabete hauetatik aurrera, oinak sentsibilitatea galtzen du.

Metodo moduan garapen psikomotrizitatea, tratamendu neurologikoak eta inteligentziaren inguruko arau printzipalen analisiak eta irakurketak erabili dira. Bestalde, ikerketan Piaget-en adimen etapetan oinarritzen da, gehien bat lehenengoan, sensomotriz etapan (jaiotzatik-bi urte arte). Etapa hontan manipulazioa, mugimendua eta informazio antolaketa garrantzitsuak dira: ni, espazio, denbora eta kausazko ideia nozia nabarmentzen da.

Ondorioz,  jaioberriaren mugimendu fisiko eta estimulu sentsoriala onutsik garapen propiozeptiboa eta garapen intelektualaren garapena azkertzen du. Zapatak jartzea informazioa jasotzea ezeztatzen die; oinak espazioarekin erlazioan dagoen posizio eta mugimenduen informazia. Horregatik, gaitasun motoreak garatzeko beharrezkoak diren koordinazio bisuala eta manuelaren informazia. Autoreen ustez, zapatak hotzaz babezteko erabili behar dira.




Itxaso

sábado, 5 de marzo de 2016

Zikaren eragina haurnaldian.

Arratsalde on,  zika infekzioari buruz hitz egingo dugu. Bada jakina azken hilababetan gero eta kasu gehiago sortu direla, gehienbat Latinoamerika ingurutik. Baina badakigu benetan zer den? Zeintzuk dira bere ondorioak haurnaldian? Eta gaixotasunaren prebentzioak?


Zer da? Zika birus(arbovirus izenkoa)  bat da, moskito baten ziztada eragiten duena, zehatz mehatz aedes izena dauka. Aipatu behar da 4 pertsonetatik soilik batek birusa garatzen duela , hots, %75-80 ez du garatzen. Garatzen duen pertsonetatik, 3-12 egunen arteko inkubazioaren ondorioz, sintomak azaleratzen  dira. Jarraituz, 2-7 egunetakoak sintoma  arinak izan daitezke. Birusan prozesu hau ematen da:


Nahiz eta, emakume haurdun batek beste pertsona batek jasatzeko probabilitatea berbera izan, Brasileko osasun ministerioa ikerketa bat zabaldu du zika eta jaioberrien mikrozefalia eta malformazioen erlazioa ikertzeko. Autoritaten aburuz, arrisku handiago dago birusa haurnaldiaren lehengo hiruhilabetetan garatu baldin bada. Brazilen jaiotako malformazioak eta mikrozefaliak duten ume batzuk positibo ematen dute zika birusaren azterketak, beste batzuk, aldiz negatibo. Informazioa oraindik mugatua, eta amak seme-alabari trasmitzeko modua ez dago argi.

Mikrozefalia ez  da oso ohikoa, zirkunferentzia kraneana edo perimetro zefalikoa es da espero den handia, sexua eta adinaren arabera.



  • Ez dago bakunarik, ez tratamendurik. Soilik birusak sortzen dituen sintomak arindu daitezke. Hurrengo urtean bakuna bat sortzea proposatuta dago.


  • Prebentzioa: Azala gero eta estalita eramatea (arropa luzea erabili), moskiteroen erabilera, medikura jotzea sintomak nabaritzean, eta moskitoak urruntzeko produktu kimikoen erabilera.




Elikadura eta jaioberriaren garapenaren arteko erlazioa.

ONGI ETORRI!

Gaur elikadura eta jaioberriaren garapenaren arteko erlazioa aztertuko da, Mexikoko elikadura unibertsitatea eta Conecctitut unibertsitateak egindako esperimentuaren bitartez. Autoreak giro txiro, eta rural bateko jaioberrien garapen psikomoterea aztertu nahi dute. Argitu behar da, inguru horretan elikadura falta handia zela. 

Elikaduraren gabezi goztiarraren ondorio nagusiak area kognitibetan eta jarreraren garapeneran ematen dira. Frogatuta dago elikaduraren gabezi larria garuna kaltetzen duela, bai funtsionamenduan, bai arlo anatomikoan. Bestalde, ondorioak ikusi daiteke haien aktibitatea fisikoan eta ama eta jaioberriaren arteko erlazioan. Azkenik, kontuan hartu behar da garunak garatzeko zenbait etapa ditu 3 urte arte, eta garapen honek kaltetuta egon daiteke elikadura eta infekzioengatik.

82 ama seme-alaben kasua aztertu ziren, haurnaldiaren bostgarren hilabetetik jaioberriak seis hilabete bete zituen arte. Batez ere, dieta eta antropometriaan oinarritu zen haien azterketa. Bestalde, haurnaldian hartutako produktuen ondorioak kontuan izan ziren (tortila eta frijoleak). Hainbat umeen azterketa baikorrak izan ziren, batez ere arrautz, esne eta fruta kontsumoarengaitik. 

Ondorio hau da: elikaduraren bariazioak umearen gaparen psikomotorean bariazioak sortu ditzake, ondorioz, elikadura programak sustatzea areagotu behar da.





Artikuluaren izena: Nutricion y desarrollo psicomotor durante el primer semestre de vida.
Autoreak: Adolfo Chávez, M.C., M.P.H.,(1) Homero Martínez, M.C., Ph.D.,(2) Noé Guarneros, Psic., M.en C.,(1) Lindsay Allen, Ph.D.,(3) Gretel Pelto, Ph.D.(4)



Itxaso.